XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zuhaitza! Gauza bat marratzen utziko? Ez dizut minik egingo.

Eta mutikoak poltsikotik haizto txiki bat atera zuen eta riski-ta-rask, riski-ta-rask, zuhaitzaren azalean bihotz bat marraztu zuen; bihotz haundi bat, eta hara zer idatzi zuen bihotzaren erdikaldean.

ZUHAITZA ETA NI Sagarrondoa pozik bizi zen.

Urteak igaro ziren eta mutikoa gaztetxo bizkor bat egin zen.

Gauza asko egin behar zituen, gauza asko ikasi, eta zenbait egunetan bihotz oneko zuhaitza bakar bakarrik egoten zen.

Eta beste zenbait egunetan gaztetxoa etorri, gaztetxoa ikusi eta lehen baino tristeago eta bakartiago sentitzen zuen bere bihotza.

Gaztetxoak beste laguntxo maitagarri bat aurkitu bait zuen.

Haren bihotzak beste norbait aukeratu bait zuen, eta neska polit eta eder batekin etortzen zen alditan zuhaitz ondora.

Eta gaztetxoa eta neskatila elkarri hitz goxoak esanaz, elkarri maite-maite eginaz egoten ziren inularreko azken argietan.

Baina ba al dakizue zuhaitzak noiz izan zuen penarik haundiena?.

Ba... gaztetxoak poltsikotik haizto haundi bat atera eta bihotz oneko zuhaitzaren azalean beste hitz hauek idatzi zituenean: - Bakartxo eta ni! Behin batean, gaztetxoa bakarrik etorri zen hartan, zuhaitzak honelako hitzak esan zituen.

- Atoz, atoz, eta igo nire adar puntaraino.

- Nire adar artean kolunpiatu zaite.

Jan nire sagarrak, eta jolastu nire itzalpean, txikia zinenean bezalaxe.

Zoriontsuak izan gaitezen!.

- Ez, zuhaitza! Haundiegia egin naiz orain zuhaitz puntara igo eta han kulunkatzen hasteko.

- Hara! Amorioz beterik nago eta oraingo nire beharrak oso bestelakoak dira.

- Dirua da nik orain behar dudana.

- Dirurik ematerik bai? - Samingarria da, baina, nik dirurik ez dut.

Badakizu, nik hostoak, adarrak eta sagarrak besterik ez ditut.

Baina, hara; nire sagarrak bildu itzazu eta saldu azokan, horrela dirua izango duzu, eta pozik biziko zara.

Gure gaztetxoa zuhaitz puntara igo zen.

Sagar guztiak bildu zituen, azokara eraman, han saldu eta behar hainbat txanpon eskuratu ahal izan zuen.

Bihotz oneko zuhaitza pozik geratu zen baina... ez lehen bezain pozik.

Beste urte asko igaro ziren, eta egunetik egunera tristetzen eta nahigabetzen joan zen zuhaitz onaren bihotza.

Halako batean, ustekabean, han datorrela gizon haundia egin zen zuhaitzaren aspaldiko laguna.

Eta hura zen sagarrondoaren poza! - Atoz, atoz, jolastera.

Nire adar besoetan kulunkak eginaz ibil zaite! - E, adiskide! Eginbehar haundiak ditut.

- Eta ez dut jolasean denbora alferrik galtzeko gogorik.

- Ezkondu egin nahi dut, semeak izan.

- Familia bat osatu nahi dut.

Bihotz oneko zuhaitza, enbor aldean marrazturik zeukan bihotz haundiari begira begira gelditu zen.

Bakartxo eta ni irakurri zuen.

- Bakartxorekin ezkonduko al zara? - Bai, Bakartxorekin.

Baina ezkondu aurretik etxe bat egin behar dut.

- Lagunduko? - Nola, ordea? Nik ez dut etxerik.

- Basoa da nire etxea.

- Baina, egia, zerbait egin dezaket.

- Zer? - Nire adarrak haizkoraz moztu itzazu, eta horrela etxea egiteko behar duzun egurra izan dezakezu.

- Eta zuk, egurraren truke zer nahi zenuke?.